“Ekilan, lagunduta hasten diren proiektuak”. Lelo honek ezin hobeto definitzen du Marina eta Ikerren istorioa, 2022an DAB Dantza Konpainia sortu baitzuten. Elkarrekin erakutsi dute talentu artistikoa eta sendotasun enpresariala talde ezin hobea direla.
Ideia sortzaile bat izatetik benetako enpresa bat kudeatzera igarotzea ez da lan erraza. Haien egunerokoa “kaos sortzaile” batean igarotzen da: batetik, ikerketa eta entsegu orduak dantzari gisa; bestetik, ordenagailuaren aurreko lana proiektua ekoizteko, banatzeko eta kudeatzeko.
Ahalegin horrek guztiak fruitu bikainak eman ditu. Eszenatokietan duten talentua txalotu dute publikoak eta kritikak, eta ospe handiko sariak lortu dituzte, hala nola Euskadiko Ikuskizun Onenaren Saria Umore Azokan (2026) Kea lanagatik.
Finkatzerako jauzia
Marinak eta Ikerrek bazekiten hazteko egitura behar zutela. Elkarte gisa hasi ziren , baina beren ekoizpenetan aurrera pauso sendo bat emateko, laguntza bilatu zuten. EKILAN programaren bidez ASLEk emandako aholkularitzari esker, beren proiektua Lan Sozietate bihurtzea lortu zuten.
Gaur egun, DAB Dantza Konpainia enpresa artistiko egonkorra da, taldea finkatzeko prozesu betean dagoena eta begirada nazioartekotzean jarrita duena. Beraiek aitortzen duten bezala: “Taldean ekitea errazagoa izan da, azkenean batak bestearen babesa daukagulako, eta baita ere, ASLE bezalako elkarteen laguntza izatea ezinbestekoa da gure bidean”.
Ideia bat duzu eta egi bihurtu nahi duzu?
Marina eta Ikerrek bezala, zuk ere zure pasioa enpresa sendo bihurtu dezakezu. EKILAN programarekin urrats bakoitzean lagunduko dizugu, inoiz bakarrik ibili ez zaitezen.
Hasi nahi duzu?
Jar zaitez harremanetan gure taldearekin eta lagunduko dizugu
Ekilan (Ekintzailetza Landuz) es un proyecto de ASLE, promovido y financiado por CEPES (Confederación Empresarial Española de la Economía Social) y la Unión Europea donde buscamos fomentar la creación de empresas de economía social, en este caso, Sociedades Laborales, ya que se trata de entidades que demuestran la capacidad de generar más y mejor empleo, con mayores ratios de supervivencia y con capacidad para adaptarse de manera más adecuada a los diferentes colectivos de potenciales personas emprendedoras y sus circunstancias.
Quizás también te interese…










