1. Asle
  2. Indarguneen eta Beharren Diagnostikoa
  3. Indarguneen eta Beharren Diagnostikoa

Indarguneen eta Beharren Diagnostikoa

EcoChallenge Allianceko Indarguneen eta Beharren Diagnostikoa

EcoChallenge Alliance: Reinventando juntos la Economía Social proiektutik Indarguneen eta Beharren Diagnostikoa (IBD) egin da, lan-sozietateen eta gizarte-ekonomiako enpresen errealitatea sakon ezagutzeko.

Bigarren mailako iturrien analisiaren, langileei, bazkideei, Administrazio Kontseiluko kideei, etab.-i egindako elkarrizketen, foku-taldeen eta sektoreko langileei egindako inkestaren bidez, gizarte-ekonomiaren egungo egoerak dituen erronka, indargune eta aukera nagusien ikuspegi zabala lortu da.

IBN-a funtsezko tresna da proiektuaren ekintzak bideratzeko, erakundeen benetako beharretara egokitutako irtenbideak diseinatzeko eta esku-hartzeko estrategiak martxan jarri aurretik baliozkotzeko aukera ematen duelako.

Diagnostikoaren emaitzek erakusten dutenez, sektore konprometitua, erresilientea eta berritzailea da, baina aurrera egiten jarraitu behar du hainbat arlotan, hala nola gobernantzan, bazkidetza-alderdietan, belaunaldi-erreleboan, lidergo parte-hartzaileko prestakuntzan, transformazio digitalean eta gizarte-ekonomiaren eredua ikusgarri egiten.

Ezagutza horretatik abiatuta, formakutnza-plataforma bat sortzeko eta prestakuntza-programa espezializatuak diseinatzeko lan egin da proiektutik, sektorearen gaitasunak indartzeko eta eraldaketa jasangarria sustatzeko.

Kontsultatu IBNa

IBNaren laburpen-infografia begiratzera animatzen zaitugu, non modu bisual batean aurkikuntza eta aukera nagusiak ikusi ahalko dituzun!

EcoChallenge Alliance proiektua ekimen berritzailea da, Gizarte Ekonomiaren eta Zainketen PERTEk eta Next Generation EU funtsen esparruan garatua.

Bere helburua Lan Sozietateen eta Gizarte Ekonomiako Enpresen erresilientzia indartuko duen sare integrala indartzea da, gobernantza partehartzailean eta eragin positiboan oinarritutako enpresa-kultura jasangarria sustatuz.

Agian zuri ere interesatuko zaizu…

Sozietate erreleboaren abantailak

Sozietate-erreleboa ez da soilik rol-aldaketa bat; negozio baten jarraitutasuna eta lehiakortasuna bermatzeko palanka estrategikoa da. Prozesu hori langileen esku uzten…

Txemi Cantera Saria bikoiztu da

ASLEn uste dugu Gizarte Ekonomiaren sendotasuna bere ibilbide sendoan zein proiektu berrien energian datzala. Horregatik, gure saririk enblematikoena aldatu da:…

Heziketa Duala: Herolamen kasua

Heziketa Duala: Heroslam SAL eta zure enpresan talentua txertatzeko gakoa Talentu gaztea eta kualifikatua txertatzea erronka estrategikoa da, eta aukera…

Gatza berritu egiten da

Gatza berritu egiten da: Ezagutu gure aldizkariaren diseinu berria Estetika berritua eta irakurketa esperientzia hobetua duen aldizkaria eskaintzeko lan egin…

ASLEren kontziliazio-plana

Kontziliazio Plana: Gure Esperientzia ASLEn, argi daukagu edozein erakunderen arrakastak lotura zuzena duela erakundea osatzen dutenen ongizatearekin. Horregatik, aurrerapauso bat…