Gizarte-gastronomia: Gizartean eragina duen ekimen berritzailea
Gastronomia sozialaren fenomenoa aztertuko dugu, sukaldaritzaren bidez behar sozialak asetzen dituen ekimen-berritzaile gisa.
Duela aste batzuetatik Gizarte Ekintzailetzako eta Zaintza Ekonomiako anezkan dihardugu lanean, Gipuzkoako Foru Aldundiko Sustapen Ekonomiko eta Proiektu Estrategikoen Departamentuak finantzatu eta sustatu proiektu batean. Testuinguru horretan, programan hainbat esparrutako proiektuak lantzen ari gara, garrantzitsua baita sektoretan desberdinetan gizarte-ekintzailetzaren presentzia nabarmentzea.
Hori horrela, gaurkoan “gizarte-gastronomiaz” hitz egiten duen artikulu bat ekarri dugu, Jorge Navarrok idatzia. Jorge TOB (Thinking Outside the Bottle) gastronomiako marketing estrategikoko aholkularia da. Bere esperientzia profesionala elikadura- eta edari-multinazionalei lotuta egon da beti, eta hutsetik sortu ditu sailak: marketin-saila, berrikuntza-saila eta barne-ekintzailetza, planteamendu disruptiboagoetarako. Badira urte batzuk irakasle denetik Basque Culinary Center-en, Deusto Business School-en eta Burgundy School of Business-en (Dijon, Frantzia).
“Gizarte-gastronomiaren” fenomenoa
Ekimen sozialarekiko interesa handitu egin da azken urteotan, etengabe agertu baitira enpresa-proposamen berriak arazo eta behar sozialei aurre egiteko, batez ere krisi ekonomikoetan- Erakundeek herritarren behar sozial guztiei erantzuteko duten ezintasunak ekintzailetza-aro berri baten ateak ireki ditu.
Pertsonekiko eta ingurumena errespetatzen duten jarduerekiko konpromisoa duen garapen arduratsuko eredu baten bila, neurri handiko ekintzak ezartzen saiatu dira gobernuak. Hala ere, burokraziak eta alternantzia politikoak aurre egiten diote ekintza horiei, epe luzeko inpaktua lortzeko. Gaur egungo gizartearen erronkak “publikoak” direnez (hau da, ez dira administrazio publikoen eskumen esklusibokoak), eragile guztiek jardun behar dute, ondorioz, gizarteko arazo eta beharrak konpontzeko. Horregatik, azken urteotan, nabariagoa da etorkizuneko aldaketek herritar erakundeen eta enpresen parte-hartzearen babesa kontuan izan beharko dutela.
Eta testuinguru horretan, gastronomia ez da atzean geratzen. Duela urte batzuetatik, gero eta garrantzi handiagoa hartzen ari da “gizarte-gastronomian”. Mugimendu hori ez da soilik sukaldari ospetsuena, eta eragile askok hartzen dute parte, bakarka nahiz taldean, ekosistema hibrido batean. Helburu sozialak askotarikoak dira, adibidez: baztertzeko arriskuan dauden biztanleen gizarteratzea eta laneratzea prestakuntzaren bitartez; elikagaiak zentzuz erabiltzea eta kontsumitzea sustatzea, hauek alferrik galtzea saihesteko; eskoletan elikadura-ohitura osasungarriak irakastea; beren komunitateen garapenari lagunduko dioten tokiko produktuak berriz aurkitzea; eta askoz gehiago. Horiek guztiak erronka globalak dira, eta ekintza bateratuak eskatzen dituzte sinergiak aprobetxatzeko eta gizartearen emaitza maximizatzeko.
Mundu osoan aurki ditzakegu gastronomiak pertsonen bizitzan nola laguntzen duten erakusten duten adibideak. Fenomeno hori adibide batzuen bidez argitzearren, honako hauek ditugu: La Cocina en San Francisco, emakume etorkinen negozio gastronomikoen inkubagailua; Pachacutec Fundazioa, Gastón Acuriok zuzendua, Perun, diru-sarrera txikiko gazteak prestatzeko; eta hurbilago, Uninicio, Madrilen Edu Roselló buru duen proiektua, zaurgarritasun handiok gazteak lan-munduan txertatzeko.
Esan beharrik ere ez dago Euskadik, bere balio gastronomikoaren kate osoan munduko potentzia den aldetik, funtsezko zeregina izan dezakeela eta jokatu behar duela. Gastronomiaren eraldatze-ahalmena are garrantzitsuagoa da 2016. urteaz geroztik. Urte horretan, Basque Culinary Center, Eusko Jaurlaritzarekin batera, Euskadi Basque Country Estrategiaren barruan, Esan beharrik ere ez dago Euskadik, bere balio gastronomikoaren kate osoan munduko potentzia den aldetik, funtsezko zeregina izan dezakeela eta jokatu behar duela. Gastronomiaren eraldatze-ahalmena are garrantzitsuagoa da 2016. urteaz geroztik. Urte horretan, Basque Culinary Center, Eusko Jaurlaritzarekin batera, eta Euskadi Basque Country Estrategiaren barruan, Basque Culinary World Prize, Gastronomiako Nobel saria bezala ezagutzen dena ematen hasi zen.
“Goitik begiratuta” ikusi dugunez, kasualitatez edo hedabidez ez bada ere, mundu mailako mugimendu bat dago gastronomiako ekintzailetza sozialeko proiektuen inguruan, eta proiektu hori tresna erabilgarria da aldaketa sozialean, maila guztiak eta zenbait arau teoriko iraultzen baititu gizarte-ekintzailetzan. Azken urteotan horrenbeste erabili den termino horrek bere esanahia birplanteatzera behartzen gaitu.
Zure negozioa sortu nahi duzu?
Jarri harremanetan gure taldearekin, zure ekintzailetza kolektibo eta sozialeko proiektua garatzeko